Idatzizkoa: Telesaiak.
Egindako ikerketa honetan azaltzen da nola askotan gazteok telesailengan influentzia handia dugun. Honetaz gain,argi ikus daiteke telesaietako mezu sibliminala: bi sexuen arteko diferentziak. Ez dute esaten bata bestea baino hobeagoa dela,baino bai agertzen dira betiko topikoak: nesken maitatzeko era,mutilen betiko pentsamenduak etab.
Egia esateko,hasi naizenean erreportaje hau irakurtzen,ez nengoen guztiz ados:"Betikoa”,hori pentsatu baitut. Beti-beti halakoak esaten digute,uste dugula dena telebistan bezalakoa dela eta mundu errealean ez direla halakorik gertatzen.
Alde batetik,horrela pentsatzen duten pertsonek (maiz gurasoak edota pertsona helduak) arrazoia dute. Telebistan agertzen diren kasuak,neurririk gabeko erabilitako hiperbolearengatik nabarmentzen dira,hau da,batzutan gehiegi exageratzen dute.
Aldiz,beste leku batetik begiratzen badugu,beharbada ez dira asko aldentzen errealitatetik. Esan nahi dut,benetan nesken eta mutilen arteko diferentziak batzutan nabarmenak direla.Bale,ongi da,telesai hauten gehiegitxo exageratzen dute,neskak maitemintzean ez gaude denbora guztian sufritzen,bale? Eta mutilei inporta zaie esaten dena haien buruaz,inporta zaie ea ze pentsatzen dugun neskek haietaz.Normala da.
Sarritan neskak mutilak baino gehiago larritzen gara. Beharbada guztiari inportantzia gehiegi emateagatik edo.
Nire ustez,garrantzi handia ematen zaie halako egoerei,esan nahi dut telebistan agertzen diren programei etab. Bakoitzak jakin behar du ze joera eduki behar duen egoera bakoitzean,ez du telebistarik behar jakiteko nola erreakzionatu.Edo behintzat,etxean etika pixka bat erakutsi gero pertsonak edukitzeko eta ez aktoresak,zeren bestela azken batean,beti egiten badugu telebistan agertzen dena,ez gara gu geu,baizik eta aktore batzuk bere papera interpretatzen. Bizitzan,esentziala da bakoitzak bere burua nor den jakitea. Arazoak has daitezke adibidez etxean. Zure gurasoak edo familia orokorrean ez dizutenean gustuko eta ez dizutenean usten zu zaren bezala azaltzea. Orduan hasten da arazoa,ezin zarenean zu izan,pertsonalitatea galtzen hasten zara,besteak bezala jokatu nahian galduta bukatzen duzu nor zaren jakin gabe.Horrela,imitatzen duzu telebistan agertutakoa,uste duzulako hori ondo dagoela.
Honekin ez dut esaten familiak edo ingurukoak dutela kulpa guztia. Baino,beharbada bai kulparen zatitxo bat.
Horrez gain,berriro hasierakoan esaten nuenari bueltara,argi ikusten dira nesken eta mutilen arteko diferentzia…baino a ze diferentzia! Noski,ezberdinak garela,baino horrela aurkeztea ere…Hoberena da,gero kate berean botatzen dituztela zenbait kanpaina berdintasunaren alde.Ez gastatu denbora asko kanpaina horietan,baizik eta telesaioen gidoiak gutxienez bi aldiz irakurtzen,ea horrela gehiago zaintzen duten idatzitakoa!

Zabaldu
del.icio.us
“Surfa,5o urteko euskal tradizioa”